Balutxistan estatu gabeko nazio bat da. Iran, Afganistan eta Pakistan artean banatuta dago, eta errepresio gogorrari egin behar izaten diote aurre. Desagertutako balutxeen nazioarteko ahotsa elkarteko kidea Faiz Muhammad Baloch. Bere herrikideek bizi dutena azaldu digu. Mendebaldeko hedabide eta erakundeek euren egoerari erreparatzeko egiten ari diren protestak ere kontatu dizkigu.